Urrezko Pioleta

Urrezko Pioleta, frantsesez: Piolet d'or, 1991. urteaz geroztik eta urtero alpinismo eta mendizaletasun kiroletan nabarmendu diren pertsonak saritzeko ematen zaien garaikurra da. 2008tik aurrera kategorien kopurua zabaldu eta sarien banatzea aldatu zen.

Sariak Frantziako Alpeetako Chamonix-Mont-Blanc udalerrian burututako ekitaldian banatzen dira. Epaimahaia Groupe de Haute Montagne elkartea eta Montagnes frantziar mendi aldizkariak osatzen dute.


Developed by StudentB